Arantzadiko likidanbar zuhaitzak lehortzen ari direla salatu dute

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 23a, 10:42

> Arantzadin likidanbar zuhaitzak lehortzen ari direla eta egoera larrian daudela salatu du Mikel Belaskok, Zuhaitz Zaharren Lagunen eta Txantrean Auzolan elkarteen babespean egindako bideoan.

Belaskok azaldu duenez, 10 likidanbar bi gaztainondo eta astigar bat dira egoera larrian dauden zuhaitzak. Desjabetza egin aurretik, arbola horiek guztiak Arraizatarren lorategian zeuden.Hura parke bihurtu zutelarik, lorategia soildu egin zuten. Horren ondorioz, orain askoz argi gehiago dago inguruan, eta zuhaitzei ura falta zaie, betiere Belaskoren arabera.


Aurtengo abuztua bereziki idorra izaten ari da Iruñean. Apenas bota duen euririk. Hil honetan, batez beste, 36 litro metro koadroko izaten dira. Aurten apenas bota dituen hiru litro.

Belaskok gaur zabaldu du bideoa. Eta gaur bertan, Diario de Noticias egunkariak erreportajea egin du Arantzadiko parkearen egoeraren inguruan, eta azalera eraman du, argazki handia eta guzti.

2016-08-23nav

Horren aitzinean, EH Bilduko Iruñeko koordinatzaile Dani Saralegik Twitterren oroitarazi du Aranzadi desjabetzea erabaki zuena ez zela koalizio abertzalea izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!