Hamar egunean bi hildako auto harrapatzeen ondorioz, 2015 osoan adina

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 18a, 10:47
Abuztuaren 7an, auto batek Ana Maria Elizari Eslava harrapatu zuen Ermitagaña kaleko zebra-bide honetan. (Irudia: Google Maps).

> Uztailaren 29an eta zazpian izan ziren istripu hilgarriak; biok, zebra-bideetan.
> Urtea hasi zenetik 87 harrapatze izan dira Iruñean, hamabi zauritu larrirekin.

Uztailaren 29an auto batek Maria Huarte Larunbe 78 urteko emakumea harrapatu zuen, Arrotxapeko Bernardino Tirapu kalean, semafororik gabeko zebra-bide batean.

Hamar egun geroago, abuztuaren zazpian, beste ibilgailu batek Ana Maria Elizari Eslava 76 urteko emakumea harrapatu zuen, Ermitagaña auzoan, izen bereko kalean, semafororik gabeko beste zebra-bide batean.

Iruñeko Udalaren Herritarren Segurtasuna ataletik diote bi istripuak ikertu dituztela, eta ondorioztatu dutela ez dagoela harremanik gertakarien eta galtzadaren egoeraren artean. Ermitagañako zenbait auzoko ez datoz bat ebazpen horrekin, eta elkarretaratzeak egin dituzte segurtasun neurri gehiago aldarrikatzeko.

Azken urteotan 2012a izan da urterik okerrena halako istripuei dagokienez, bost lagun zendu baitziren. Onena, berriz, 2009, hildakorik ez baitzen izan.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!