Gazteluko plazan izandako bi sexu eraso ikertzen ari dira

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 10a, 12:24
Argazkia: Eraso sexisten kontrako elkarretaratzea. / ekinklik.org

Espainiako Polizia ari da 25 urteko emakume batek jarritako salaketa ikertzen. Larunbatean 00:00etan gertatu zen ezbeharra.

Sexu erasoa pairatu zuen 25 urteko emakume batek atzo, 00:00etan, Gazteluko plazaren eta Sarasate pasealekuaren arteko zonalde batean. Orain, Espainiako Poliziaren esku dago ikerketa. Inguru horretan bigarren eraso bat ere jazo da, baina ez dago horren inguruko informaziorik. Dainel Borda Martin abokatuak zabaldu du, haren twitter kontuan.

Horrez gain, 24 urteko gizonezko gazte bat atxilotua izan da, emakumezko udaltzaingo bati ukituak egiteagatik. Udaltzaingoa liskar bat desegiten ari zen unean egin zizkion ukituak.

Bestalde, Bergeleko inguruan, gizon talde batek ukituak egin eta arropa kendu dizkiola salatu du emakume batek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!