Hamasei pankarta izanen dira umorez eta aldarrikapenez beteak. Agerraldian aurreratu dituzte zeintzuk izanen diren aurtengo sanferminetan erabiliko dituztenak eta jendaurrean larunbatean jarriko dituzte Peñen Eguna ospatuko dutelako.
Osasunaren igoera lehen mailara, ETBren emisioen etetea, Armando Cuenca eta spiderman, Joseba Asiron, Tortura, eraso sexistak, Askatasuna plaza, Carmen Alba edo Javier Esparza ageri dira besteak beste. Pankartek baina, badituzte bestelako ertzak ere kontuan hartzekoak: generoari dagokionez, ezberdintasun handia nabari da beste urte batez irudietan. Izan ere, 98 pertsonai ingurutik, 63 dira gizonezkoak eta 35baino ez emakumezkoak, hau da, emakumezkoak herena baino ez dira.