Europar Batasunaren migrazio politika salatu du Iruñea Harrera Hiriak manifestazio batekin

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 21a, 08:41

Argazkia: Errefuxiatuen eskubideen alde antolaturiko mobilizazioa. / ekinklik.org

Mobilizazio jendetsua osatu zuten atzo Iruñeko kaleetan, Migratzaile eta errefuxiatuen eskubideen alde lelopean EBko estatuek errefuxiatuei harrera egin diezaieten exijitzeko.

Errefuxiatuen eguna zen atzokoa: ekainaren 20. Horregatik, ehundaka lagun batu ziren, gerretatik eta miseriatik ihesi doazen horiei sostengua eskaini asmoz. Iruñea Harrera Hiriak, gainera, karabana antolatu du Greziara joateko, uztailaren 15erako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!