"Bada garaia espetxe politikak aldatzen hasteko, eta hori bera eskatuko diogu, hauteskundeen ostean, Madrilen osatuko duten gobernu berriari", aldarrikatu du Aitor Etxeberria sareko kideak.
Dispertsioarekin ez bukatzeko "aitzakiarik" ez dago, haren aburuz, eta, horregatik, "giza eskubideen trenera igotzera" animatu dituzte herritarrak, presoek eta beren senideek bizitzen duten "egoera larria" gogoraraztearekin bat.
ETAk armak utzi zituenetik, gatazka konpontzeko "urratsik" ez dela egin uste du taldeak, bide beretik. "Espainiak irtenbide posible guztiak itxi ditu", kritikatu du Etxeberriak, mobilizazioan bildutako herritar guztien aurrean.