Euskarazko haur eskolen auzia bertan behera uzteko eskatu dio Iruñeak epaileari

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 3a, 13:59

Argazkia: euskarazko haur eskolen aldeko elkarretaratzea.

Hezkuntza Departamentuak esan du "praktikoki ezinezkoa" dela beste aurrematrikulazio epe berria irekitzea, eta, beraz, euskarazko bi zentroei eutsi behar zaiela.

Abuztuaren 16a. Hori da haur eskolen irekiera data. Eta ordurako gatazka konponduta egotea nahi du Iruñeko Udalak. Are gehiago, Donibaneko eta Printzearen Harresiko bi zentroak euskaraz aritzea aurreikusi du, izan ere, hizkuntza eredua aldatzearen kontrako helegiteak biderik ez duela eginen pentsatzen du. Gauzak ez daude erraz, ordea. Gaur gaurkoz, egoera "ez atzera, ez aurrera" dago Iruñeko alkate Joseba Asironek Euskalerria Irratian esan bezala.

Horregatik, "blokeoa" gaindi dezan eskatu dio udalbatzak epaileari; alegia, oraingo aurrematrikulazio kanpaina bere horretan uzteko.

Hezkuntza Departamenduaren laguntza izan du horretan. Txostena prestatu du euskarazko bi haur eskola berri irekitzeak "eskubideak" sortuko lituzkeela esanda.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!