Maialen Errotabehere (1983, Arrosa - Behe Nafarroa) 8 urterekin hasi zen kantuan. Ezpela abesbatzan. 2004an, lehen diskoa kaleratu zuen, Nire mundua, eta 2006an, bigarrena, Askatasunen Ibaia, folk, pop eta bluesaren eraginekin. Askatasunaren kontzeptua da bere testu guztien ardatz nagusia. Biluzik diskoko abestiak Maialenen bizipenetan oinarrituta daude, bere iraganean, inguruan, hunkitzen duen horretan, bere nortasunean. Abesti gehienen testuak berak idatzi ditu, eta musikak konposatu, baina badira Itxaro Borda eta Jean-Louis Errotabereren letrak ere. Album honetan lagundu dute Petti eta Eñaut Elorrieta abeslariek eta Bokale Brass Band taldeak.
Fitxa artistikoa: Pat Tétevuide (gitarra), Iban Larreboure (bateria), Raphaël Ferreira (baxua) eta Txus Aranburu (teklatua).