Komikia, antzerkia eta pilatesa, Gazteriaren Etxeko udako eskaintza

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 31a, 10:41

Ekainaren 1ean irekiko dute izena emateko epea. Abuztuan izanen dira ikastaroak.

Hamairu ikastaro eskainiko dituzte Iruñeko Gazteriaren Etxean, abuztuan: esaterako, ingelesa, pilatesa, errobotika, photoshoa, komikia, antzerkia eta tatuiak. Eskaintza osoa ikusteko, sartu Gazteriaren Etxeko webgunean.

Gazteriaren Etxean bertan (Zangotza kalea, 1) egin daiteke inskripzioa. Epea: uztailaren 31 arte. Ordainpekoak izanen dira ikastaroetako batzuk, eta musu truk beste batzuk. Doan direnen zerrendan daude software librea eta photoshopa, besteak beste.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!