Iruñeko denda txikiak sustatzeko 'Gure saltokiak irekita, zuri esker' kanpaina abiatu dute

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 30a, 08:46
Argazkia: Patricia Pereles zinegotzia, Jose Ignacio Esteban (Drogueria Lopez) eta Isabel Belzuncerekin (El Perro Verde) batera.

Iruñeko Udalak jarri du martxan tokiko saltokiak hauspotzeko egitasmoa, herritarrak horien garrantziaz ohartarazteko.

Egitasmoak indarra har dezan, marketing kanpaina abiatu dute: iragarkiak jarriko dituzte irratietan, publizitate hesietan eta billabesen markesinetan. Afixetan, 1905ean ireki zen Drogueria Lopezeko langile Jose Ignacio Esteban eta berriagoa den El Perro Verde saltokiko Isabel Belzunce azaltzen dira.

Era horretan, gisa horretako dendek duten balioa azpimarratu nahi izan du udalak, eta, bide batez, sarean, saltoki handietan eta frankizietan erosteak eragiten duena azaleratu.

"Dendak dira hiriko kaleari eta auzoei bizi ematen diotenak", esan du udalak, prentsa ohar bidez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!