'Maiatz' aldizkariak jardunaldi literarioak eginen ditu gaur

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 16a, 12:15
Agustin Zamora, Luzien Etxezarreta eta Juan Karlos Lopez Mugartza Mikel Bujandarekin solasean Irrintzi PLaza saioan.

Ibilaldia eginen dute Alde Zaharrean, bertsolariekin, Maiatz aldizkaria aurkeztuko dute eta Iruñeko idazleen testuak irakurriko dituzte.

maiatz aldizkariak antolaturik 32. solasaldiak eginen dituzte gaur, astelehenarekin. Hala, 17:30ean, ibilbidea eginen dute, Alde Zaharrean barna, Hiri Buruzagia: euskara eta literatur bideak mendez mende izenburupean, Enrike Diez de Ultzurrunen eskutik, eta Sustrai Colina eta Saioa Alkaiza bertsolarien laguntzarekin. Artxibo Nagusiaren atzealdetik aterako dira.

19:00ean, Kondestable Jauregian, Maiatz aldizkari eta elkartearen aurkezpena eta Iparraldeko idazleen happeninga gauzatuko dute. Ostean, 20:0etan, hain zuzen ere, Iruñeko idazleen testuak irakurriko dituzte. Amaitzeko, 21:00etan Zaldiko Maldiko elkarteak otamenak eskainiko dizkie.

Era berean, Karrikiri elkarteak Baiona aldeko idazleen liburu erakusketa berezia muntatu du. Bestalde, maiatzaren 9tik 21era Karrikiri euskal dendan Iruñerriko eta Baionako sortzaileen liburu eta disko erakusketa izanen dute.

Baionara, bi aste barru

Maiatzaren 25ean Baionara joanen dira iruindarrak. Orduan, 18:00etan Baionako bisita eginen dute, bertsolariekin hori ere, 19:30ean, Euskal Museoan itzulpengintzaren karietara mintzaldia antolatu dute. 22:00etan, afaria eginen dute.

Antolatzaileak: Maiatz Elkartea, Karrikiri Elkartea, Zaldiko Maldiko Elkartea, Euskal Idazleen Elkartea, Senpereko Hatsaren Poesia, Iruñea-Baiona Jumelage, Nafar Ateneoa eta Iruñeko Udala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!