Elkarretaratzea gaur, Donibanen izandako sexu erasoa salatzeko

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 16a, 11:04

Duela bi aste izandako beste sexu eraso bat salatu zuten Donibaneko bizilagunek. Arg: @IbaiRip

Golem zinematokietako Tramontana monumentuan izanen da protesta 17:00etan. Larunbat goizaldean izan zen erasoa eta bi gizon atxilotu dituzte.

Udaltzaingoak jakinarazi du larunbatetik iganderako goizaldean izan dela erasoa, kalean. Dei bat jaso zute udaltzainek Donibaneko San Roke kalean sexu eraso bat gertatzen ari zela jakinaraziz, eta bertara joan ziren poliziak. Han zen erasoa jasan zuen neska, 20 urtekoa, beste lagun batzuekin. Herritarrek erasotzaileetako bat atxikia zuten eta erasotzaile horrek eman die bestearen deskribapen fisikoa. Auto artean ezkutatuta zegoen, gertuko kale batean. Ondoren atxilotu zituzten bi gizonak 26 eta 21 urte dituzte.

Eraso hori salatzeko elkarretaratzea eginen dute gaur Golem zinematokietan dagoen Tramontana monumentuan. Arratsaldean izanen da protesta, 17:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!