Hiru lagun atxilotu dituzte sexu-erasoa leporatuta

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 3a, 09:28

Donibaneko etxebizitza batean izan zen ustezko sexu-erasoa. Igandean izan ziren atxiloketak.

Udaltzaingoak hiru gazte atxilotu ditu neska gazte bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Donibaneko etxebizitza batean izan zen ustezko sexu-erasoa, eta igandean izan ziren atxiloketak.

Atzo epailearen esku utzi zituzten atxilotuak eta behin behineko askatasuna eskuratu zuten epaiketa izan arte, baina biktimarengandik urruntzeko aginduarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!