Bulego batek jasoko du frankismoko eta gerrako biktimen informazioa

Euskalerria Irratia 2016ko api. 26a, 08:18

Testigantza, dokumentazioa eta 1936ko Gerran errepresaliatutako pertsonen eta frankismo garaikoen datuak bilduko dituzte bulego horretan maiatzaren 2tik aurrera.

Mercaderes kalean zabalduko ditu ateak bulego berriak. 1936ko Gerrako eta frankismoko biktimen informazioa jasoko du: testigantzak, dokumentazioa eta biktima horien datuak bilduko ditu. Maiatzaren 2an irekiko dute eta astelehenetik ostiralera izanen da zabalik 9:00etatik 14:00etara goizez eta 16:00etatik 19:00etara arratsaldez. Sanferminetan goizez baino ez dute zabalik mantenduko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko lan-talde batek informazio guztia hartuko du eta adituen-txostena osatuko dute. Horixe da baliatuko ditena Iruñeko Udalak kereila jartzeko frankismoaren krimenen aurka.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!