Sanferminak 2016

Sanferminetan "jai gune txikiak" muntatu nahi ditu Gora Iruñea-k

Euskalerria Irratia 2016ko api. 12a, 13:39
Argazkia: Gora Iruñea-k iaz muntatutako jai gunea, Arrotxapea auzoan.

Hainbat plaza herri mugimenduko eragileek kudeatzeko proposamena eramanen du bihar udalak antolatutako sanferminetako mahaira.

Zehaztapen gehiago eman ez baditu ere, herri eragileen gune "bat(zuk)" ditu helburu, prentsa oharraren arabera. Herri mugimenduaren eta udalaren arteko "interlokuzioa" egiten dabilela jakinarazi du, halaber, Gora Iruñea-k, eta bihar gauzatzekoa den sanferminen programazioaren inguruko mahaira proposamena eramanen duela.

Espazioa "ahalik eta anitzena eta zabalena" izan dadin da asmoa, "zenbat eta anitzagoa izan, orduan eta aberasgarriagoa izanen delako". Plazak hartzea da mahai gainean jarriko dutena.

Udal aldaketarekin, hobera

UPNren agintaldiarekin alderatuta, aurten Iruñeko Udalean "bestelako jarrera" aurkitu duela esan du Gora Iruñea-k, eta baikor azaldu da. Festa "parekideak, euskaldunak, ekologikoak, parte hartzaileak anitzak eta kulturalak" eginen dituela iragarri du.

Izan ere, hala zehaztu zuen azaroan abiatutako prozesu baten ostean. Orduan herri mugimenduko 34 eragilerekin batu zen, aurrera begirako bide orria idazteko, eta horren ondorioz zehaztu du zer nolako sanferminak ospatu.

Irakurri hemen osorik Gora Iruñea-ren prentsa oharra:

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!