Aste Libertarioa antolatu du CGTk: ikasteko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 22a, 08:57
CGT/LKN sindikatuak Aste Libertarioa antolatu du hilaren 24tik 26ra.

"Mundu berri, ireki era anitza" sortzeko eztabaidagunea antolatu du CGT/LKN sindikatuak 24an, 25ean eta 26an. Mahai inguruak, hitzaldiak eta bideo proiekzioak izanen dira.

"Mundu asko sartuko diren Mundua nahi dugu", goiburu horrekin hilaren 24an, 25ean eta 26an mahai inguruak, hitzaldiak eta bideo-proiektzioak eginen ditu CGT/LKN sindikatuak. "Gizarte bidezkoagoa sortzeko" eztabaidatu, ikasi eta hausnatzeko gunea izanen da. Kondestablen izanen dira ekimen horiek 19:00etan.

Otsailaren 24an: 'Mujeres en la transformacion social'

      Maite Perez: Alaitz kolektiboko kidea

      Fatima Djarra: kulturarteko gaietan aditua.

      Ana Jaka: feminista eta idazlea.

Otsailaren 25ean: 'Sindicalismo de participacion: posibilidades y alternativas'

      Nuria Comerma (Katalunia): aktibista eta Correscales ekimeneko antolatzaileetako bat.

      Jose Luis Muro, FCC-Parkeetako enpresa komiteko kidea.

Otsailaren 26an: 'Retos y exigencias en la sociedad-crisis'

      Raul Ciriza: ATTAC-Nafarroako kidea

      Fernando Armendariz: nazioarteko analista.

      Chema Berro: aktibista soziala.

Martcoaren 2arekin amaiera emanen diote ziklo horri eta bideo-proiekzioa eskainiko dute Kaldereria kaleko aretoan: 'El tiempo de las Cerezas'.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!