Hizkuntza Aktibismorako tailerra Txantrean ostiral eta larunbatean

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 10a, 20:46
Genma Sangines. Arg: Argia.

Genma Sangines psikologoa eta TELP ikastaroen sortzailea izanen da gidaria EHEk antolatutako ekimen honetan.

Euskaraz bizi nahi eta ahalegina egiten duten herritarrei tresna eraginkor bat eskaintzea da tailer honen helburua da, antolatzaileen arabera.

Iragan abenduan “Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz” hausnarketa prozesu parte-hartzailearen berri eman zuen EHEk. Gogoetaren oinarrian euskaldunon aktibazioa jarri du erakundeak: “Sinetsita baikaude euskaraz bizitzeko behar ditugun aldaketak norbanakoon zein hiztun komunitatearen ahalduntzearekin etorriko direla. Hartara, hausnarketarekin aurrera jarraituko badugu ere, maila praktikoan martxan jarriko ditugu Hizkuntza Aktibismorako tailerrak.” Hauen helburua hauxe da:  “Euskaraz bizi nahi eta ahalegina egiten dugun herritarroi, hizkuntza praktika sumisoak gainditzeko baliabide pertsonalak eskainiko dizkigu. Halaber, baliabide hauek kolektiboki landu eta garatzeko, eta bestelako arlotan aldaketak eragiteko, dinamikak jarriko dizkigu eskura”.  

Altsasun urtarrilaren bukaeran egin ondoren, Txantrean, Arrasate eta Durangon eskainiko dira hurrenez hurren tailer hauek.

Txantrean Auzotegi Kultur Elkartean eginen dira saioak ostiral arratsaldeko 18:00etan eta larunbat goizean 10:00etan.  10 eurokoa izanen tailerra  eta bazkariaren prezioa. Informazioa: txantrea@euskalherrianeuskaraz.org  eta Auzotegi Kultur etxean bertan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!