'Putinen guardasola' antzezlana, gaur Irri Zikloan

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 10a, 13:49

Iturramako Civivox aretoan izanen da Irri Zikloaren hurrengo ikuskizuna: "Putinen guardasola". Xentimorik gabe taldeak eskainiko du antzezlana 19:30ean.

Sinopsia

Lehendakaria kezkatuta dago. "Euskaldun guztiok batuko gaituen Himnoa behar dugu" aitortu du. Baina nork egingo du? Bilera  luze baten ondoren kontsentsua lortu dute. Ray eta Nik izango dira Euskal Ereserkiaren egile. Erronka haundia bi artista hauentzat. Talentua eta eskarmentua nahikoa badute ere me todo berri bat asmatu behar izan dute erronka horri aurre egiteko: Metodo Mistoa. Orain herriz herri ibiliko dira jende guztiak ikasi eta bere egin dezan Euskal Ereserki Berria.

Antzezleak: Ramon Agirre eta Inazio Tolosa.

Sarrerak: Salmenta Civivox aretoan bertan eta www.pamplona.es helbidean.

Bai horixe! antzezlana izanen da hurrena

Bai horixe! Bai, horixe. Bai...horixe. Bai? Ala ez? Dena nahastu da. Egun batzuk oso ongi hasten dira bainan bapatean xehetasun txiki batek aldatzen digu umorea. Ziurtasuna, alaitasuna, zeruko urdin argia galduta... Ai, ene! Ikuspuntua aldatu behar dugu. Xehetasunak besterik ez dira... Eta gu askoz gehiago. Bai horixe!

Otsailaren 17an izanen da Birjiñe Albiraren eskutik.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!