Udalarenak diren 44 eraikin kolektibo sozialei daude bideratuta

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 8a, 08:13
Iruñearen argazkia bat. Arg: navarra.es

Bost urterako uzten dizkie eraikin horiek Iruñeko Udalak doan zenbait kolektibori. Informazio hori bildu du Diario de Noticias egunkariak.

44 dira gutxienez gizarte mugimenduetara Iruñeko Udalak bideratuak dituen eraikinak. Bost urterako uzten dizkio udalak kolektibo bakoitzari eraikin edo lokal bat doan, eta talde horren kontura gelditzen dira ohiko gastuak: ura, argia eta beste. Izendapen publikoko ondare gisara ditu udalak eraikin horiek eta hortaz, osoko bilkurak erabakita, kolektiboei bideratzeko aukera izaten du.

Autobus geltokian esaterako, Erraldoi eta Buruhandien konpartsak du bere txokoa. Urtarrilaren 2az geroztik daude han, nahiz eta, behin behineko tokia den taldearentzat. Txantrean bestalde, jubilatuen elkartea ere utzia die udalak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!