Sutea izan da Karmen kaleko etxebizitza batean

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 28a, 08:33

Emakume bat zauritu da laugarren solairutik jausi eginda, beste bat ospitaleratua izan da, bai eta sua itzali bitartean kea arnastu duten bi suhiltzaile. Goizaldean piztu da sutea, 02:40an.

Laugarren pisuko emakumeaz gainera, suhiltzaileek beste bat atera behar izan dute etxetik kea arnastuta ongiezik zegoelako. Balkoitik atera dute emakumea.

Sutea Karmen kaleko 12. portalean izan da goizaldean. Kordobilako eta Trinitarioetako suhiltzaileak izan dira sutea itzaltzeko lanetan. Larrialdietako telefonoan, SOS Nafarroan, 2:40ean jaso dute deia.

Bost solairuko etxebizitza da Karmen kaleko hamabigarrena. Etxebizitza guztietako bizilagunak atera behar izan dituzte suteagatik. Laugarren eta bosgarren pisuei eragin die suteak eta teilatua hondoratu egin da. Uneotan suhiltzaileak etxebizitza inguruan dabiltza.

Udala auzokideekin batuko da

Joseba Asiron Iruñeko alkatea eta Joxe Abaurrea zinegotzia bertaratu dira goizean goiz sutearen tokira eta gaur bertan auzokoekin bilduko dira.

Erlazionatuak

Karmen kaleko sutearen bideoa

Euskalerria Irratia 2016 urt 28 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!