Atlantiko beltza: esklabutzako eta erresistentziako musikak

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 8a, 11:27
Broken Brothers Brass Band taldearen irudia.

Ikastaroa antolatu dute musika beltzaren inguruan. Izen emateko epea zabalik da.

2015eko abenduak 5. Ehunka lagun hiriaren alde zaharrean dabiltza. New Orleansen estiloko haize banda baten atzetik doaz. Euskaraz abesten dute, tropikalki dantzatu, Konpainia kaleko etxe bat okupatuko dute. Hasiera asko dituen istorio baten azken-aurreko kapitulua da. Haitiko danborrekin izan ziren esklabuen altsamenduak. Gogoan dauzkagu Trinidadeko eta Bahiako Salvadorreko inauteriak. Alabaman jendetzak eskubide zibilen alde abesten du. Nigerian armadaren aurka funk musika erabiltzen dute. Harlemen musika latinoak sortzen du auzoa. Londoneko matxinadak dub oinarrien gainean egiten dira. Dakarreko plazak rap doinuarekin indartzen dira.

Komertzio triangularra hasi zenetik Atlantikoa giza haragiaren trituradora bat bihurtu zen. Aldi berean, ordea, elkartasun korronteak eratu ziren, errebeldiarako eta kultura trukerako sareak, aurrekaririk gabeko dinamismo batekin.

Ikastaro honetan korronte horien faktore musikala aztertuko dugu. Helburu bikoitza daukagu: batetik, mundu mailako funtzionamendua hobeto ulertu nahi dugu eta gaur egungo erronkak ulertu nahi ditugu; bestetik, gure hiri buruzagiari galderak egin nahi dizkiogu. Atlantiko Beltzeko portu bat bada... zer sartzen da? Zer atera? Zer gertatu da eta zer gerta daiteke musikaren eta bizitzaren, sorkuntzaren eta kontraboterearen, kultura ekoizpenaren eta askapen mugimenduen artean? Esklabutzaren kantak izango ditugu ala erresistentziarenak?

Eman izena ikastaroak@katakrak.net helbidean
Prezioak: 30 euro | 10 euro prekarioek | 50 euro babestu nahi baduzu
Matrikulazioarekin batera materialen dossierra emango dizugu
Ikastaroak asistentzia agiria dauka

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!