Balkoiko helduleku bat erorita kolpea hartu zuen udaltzain batek

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 30a, 10:08

Arin zauritu da udaltzaina heldulekuak bekainean kolpea emanda.

San Saturnino egunarekin batera eta Iruñeko Udaleko kideak kalejirara irten aurretik gertatu zen ezbeharra. Balkoiko helduleku bat erori eta udaltzain bat kolpatu zuen. Zauri arinak ditu zeharka jo baitzuen heldulekuak. Bekainean lau puntu eman dizkiote.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!