Ekofeminismoan murgilduz

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 30a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, ekofeminismoaren inguruko dokumentala eta bisita gidatuak daude.

Ostiralera arte, urte osoko abonuak eska daitezke Txantreako eta Arrotxapeako kirolguneetarako, zein Oberena kluberako, 010 telefonora deituta. Abonuak Iruñean erroldatutakoen artean zozketatuko dira, abenduaren 10ean, ostegunarekin.

Madrilgo hiri baratzeen inguruko dokumentala, San Pedroko Ingurumen Heziketarako museoan. Bihar. Bi saio izanen dira: hamaika eta erdietan, lehenengoa; eta, bigarrrena, sei eta erdietan, doan.

Abenduaren 3tik 8ra Udalak 600 bisita gidatu eskainiko ditu hiriaren historia eta haren txokoak ezagutzeko. Hiru eta bost euroko kostua izanen du sarrerak, eta turismo bulegoan eskuratu daiteke.

Ostiralera arte, urte osoko abonuak eska daitezke Txantreako eta Arrotxapeako kirolguneetarako, zein Oberena kluberako, 010 telefonora deituta. Abonoak Iruñean erroldatutakoen artean zozketatuko dira, abenduaren 10ean, ostegunarekin.

Asteazkenean, San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan, Ekofeminismoa: alternatiboak deseraiki eta eraiki dokumentala. Zazpietan, doan. Sivia Larrañeta eta Ana Dominguez natur zientzian adituen eskutik.

Iruñeko kultura agenda jaso nahi dutene pamplona.es webgunean eman dezakete izena. Astero bidaliko dute boletina, doan, ekimen, konferentzia eta bestelako kultur ekitaldien informazioarekin.

Abenduaren 3tik 8ra Udalak 600 bisita gidatu eskainiko ditu hiriaren historia eta haren txokoak ezagutzeko. Hiru eta bost euroko kostua izanen du sarrerak, eta turismo bulegoan eskuratu daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!