Ostia sagaturik ez du izanen Azkonaren erakusketak

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 25a, 08:33
Abel Azkonaren 'Pederasta' izeneko lana ez da ikusgai izanen. Arg:@abelazcona

Udalarekin ados jarri da Abel Azkona, eta 'Amen' lana ez dute kenduko baina bai 'Pederasta' hitza ostia sagaratuekin idatzia zuen obra. Dena dela, erakusketak irekita segituko du urtarrilera arte.

Ostia sagaratuekin Pederasta hitza idatzita darama Amen izeneko lanak, eta tirabira bizia piztu du kalean eta sare sozialetan. Baina udalak eta artistak erakusketa irekita mantentzea erabaki zuten atzo arratsaldean. Erakunde eta norbanako ugarik eskatu diote Azkonari eta Iruñeko Udalari performancea erakusketatik erretiratzeko, herritar askoren sinismenen aurka egiten duelakoan. Udalak ere egin zion eskaera artistari, erakusketako hainbat edukik arbuioa eragin dutela ikusita. Atzo, ados jarri ziren udala eta artista, eta erakusketa irekita egonen da urtarrilaren 17ra arte. Dena dela, ez da izanen ostia sagaraturik, obraren zati hori kentzea adostu baitute.

Atzo arratsaldean Serapio Esparza plazan eta erakusketan bertan ehunka kristau elkartu ziren, errezatu eta Azkonaren lana gaitzesteko. Herenegun, Gazteluko plazan egin zuten bilkura 200 sinestun inguruk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!