Labankaden kontrako 300 txaleko erosiko dizkiote Udaltzaingoari

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 24a, 11:57

140.000 euro gastatuko ditu udalak uniformearen osagarrietan, udaltzainen eskaerei jarraiki.

Sindikatuek aldarrikatutako neurri bat da. Kalean ariko diren agente guztiek izanen dute txaleko bat. Su armen kontrako babesa eskainiko du, bai eta orratzen eta labanen kontrakoa.

Era berean, Tetra komunikazio sistema jarriko diete -Foruzaingoak erabiltzen duena jada-, atestatuentzako furgoneta berri bat -60.5000 euro- eta bizikleten unitatea -10.000 euro-.

Hiritarren Segurtasunerako sailak 30,1 milioiko diru-saila dauka aurten; iaz, 29,8 milioikoa zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!