Azkonaren erakusketak sortutako kaltea "konpontzeko", meza

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 24a, 08:57
Iruñeko eta Tuterako artzapezpikua da Francisco Perez. Arg:lamanchaobrera.es

Iruñeko eta Tuterako artzapezpikuak deitoratu du Azkonak "sinesdunen sentiberatasunaren aurka" jo izana.

Bihar eginen dute meza Abel Azkonaren erakusketak sortu duen "kaltea arintze" asmoz. Farncisco Perez Iruñea eta Tuterako artzapezpikuak “"sinesdunen sentiberatasunaren aurkako" erakusketatzat jo du Azkonarena. Nafarroako bi hiri horietan 19:00etan eginen dituzte mezak.

Artistaren aurkako neurri legalak aztertzen ari da artzapezpikua. Perezek adierazi du "jende asko" ari dela harremanetan jartzen eurekin erakusketa deitoratzeko. "Sagaratutako forma bezalako gauza sakratu batekin jokatu du. Are gehiago, artistak mezetatik hartu dituela onartu du". Artzapezpikuaren ustez, "edozer egin daiteke, baina sinesdunen sentiberatasunari eraso gabe".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!