Ikusi hemen abenduaren 20an hauteskunde mahaian egotea egokitu zaizun

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 23a, 10:44

Iruñeko Udaleko osoko bilkurak egin du zozketa. Hemen ikus dezakezu hauteskunde mahaian kargurik egokitu zaizun.

Abenduaren 20an Espainiako Diputatuen Kongresuko eta Senatuko hauteskundeak eginen dituzte. Iruñean 23 eskola irekiko dituzte, 08:00etatik, 20:00etara.

Usadioz eskuz egin izan da, baina, aurten, mekanizatutako metodo baten bidez gauzatuko dute. Poltsa batetik lau zenbaki aterako dituzte, mahaietako, presidentea eta gainerako kideak identifikatzeko zenbakiak atera arte, behin konbinazio hori lortuta, ordenagailu batean txertatuko dituzte zenbakiak, bakoitza herritar batekin identifikatu dezan makinak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!