‘La Gaceta’-k barkamena eskatu die Iturrama Institutuari eta Amaiur Ikastolari

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 19a, 19:37

 ‘Nafarroak 725.000 euroz saritu du Iturrama institutu ETAzalea’ titulua zeraman artikuluarengatik barkamena eskatu du, Nafarroako Gobernuak adiskidetze eskaerari erantzunez 

Abuztuaren 15ean argitaratutako artikuluan esandakoarengatik Nafarroako Gobernuak adiskidetze eskaera aurkeztu zuen epaitegian La Gaceta agerkari digitalaren aurka. Eskaera honi kasurik egin ezean, ustezko irain eta kalumniengatik kereila kriminala jarriko ziola ohartarazi zion komunikabideari.

Atzo egin zen Madrilen adiskidetze ekitaldia, eta bertan adostasunera iritsi ez baziren ere, beranduago “La Gaceta”-ko arduradunak harremanetan jarri ziren Nafarroako Gobernuaren ordezkariekin akordio bat sinatzeko.

 

Gaur agerkarian argitara emandako oharrean barkamena eskatzen diete bi ikastetxe hauetako ikasle, irakasle, ikasle ohi eta hezkuntza komunitate osoari beren ohorean eginiko kaltearengatik. Era berean, Iturrama Institutuko berrikuntza lanetarako 725.000 euroko diru laguntza ematea, joan den legealdian UPNren gobernuak hartutako erabakia izan zela aitortzen dute.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!