Mende erdia bete du aurten erraldoien eta dantzarien bidaiak, eta, horren karietara, hainbat erabiltzailek kontsultatu dute orain arte hamabi argazkik osatzen zuten udal artxiboa. Jose Joaquin Arazuri argazkilariak egindakoak ziren denak.
Bat-batean, eta bidaiak izan duen sona ikusirik, bertan egon zen dantzari batek udal artxiboari hark hartutako irudiak ematea erabaki du. Hala, fototekaren parte dira orain garai bateko errealitatea jasotzen duten artxiboak.
Emakumeak ere dantzari
Zuri beltzeko 28 argazkik osatzen dute bilduma, bai eta hemeretzi negatibok ere. Horrez gain, dantzariak garai horren inguruko lekukotasuna eskaini du. Emakumeek udal dantza taldean parte hartzen zuten.