Eraso homofobo bat salatu dute Iruñean

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 19a, 11:38

Lugatibe gazte asanbladak egindako elkarretaratze bat. Arg:@lugatibe

Lugatibe elkarteko bikote batek erasoa jasan zuen Kaldereria kalean elkarri muxu emateagatik.

Nafarroako Gazte Asanblada Transmarikabibollera taldeak, Lugatibek alegia, salaketa jarri berri du. Joan den asteburuan eraso homofobo bat pairatu zuen talde horretako bikote batek. Kaldereria kalean zihoazen goizaldeko ordu bata aldean. Elkarri muxu ematerakoan hasi ziren mehatxuak eta isekak. Mutil gazte bat izan zen iraintzen hasi zitzaiena beste gazte talde batekin zelarik. “Muxu ematen segitu genuen gure kolektiboko kide gehiago inguruan genituela. Ez dugu halako erasoen aurrean lotsatzeko edo burua makurtzeko asmorik. Gure sexualitatea modu naturalean bizi dugu bai etxean baita kalean ere, zenbaitek onartzen ez badute ere”, azaldu dute erasotuek.

Foruzaingoan jarri dute salaketa

Eraso homofobo baten aurrean Foruzaingoak zer egin argi ez duela uste du bikote erasotuak. Salaketa jartzera jo zuten eta tratua egokia izan bazen ere zalantzak nabaritu zituzten Foruzainarengan. Lugatibetik erasoen aurkako protokoloa eratzeko asmoa ere nabarmendu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!