5.400 etxebizitza hutsik Iruñean

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 14a, 20:35

 

Aldi berean, badira hirian 4.800 pertsona etxebizitza bila, Iruñeko Etxebizitzaren inguruko 2015eko Txostenaren arabera.

Ikerlan honek azaltzen duenez, Iruñean 5.426 lirateke egun hutsik dauden etxebizitzak eta beste 4.838 urte osoan erabiltzen ez direnak.  Bestalde, 4.800 pertsona dira etxe behar handia edo premiazkoa dutela aitortzen dutenak, datozen lau urteotara begira. Pertsona hauek diotenaren arabera, nahiago alokaera erosketa baino.   

Ikerlanaren beste datu garrantzitsu bat da familia guztien %7,6k etxe aldaketa bat beharko dutela hemendik lau urtetarako epean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!