Iruñeko Udalaren Gobernu taldeak Rodezno Kontearen udal aretoa eskaini du ‘La victoria de la libertad, la Policía Nacional contra el terrorismo’ izenpean Polizia Nazionalak Ziudadelan egin nahi zuen erakusketarako. Aho batez onartu du Gobernu Taldeak proposamena gaur goizean. Udalak jakinarazi duenez, hau ez da akordio formala, eskaintza bat baizik.
Joan den abuztuaren 20an Ziudadelako areto eta guneen erabilera arautzen duen lege berria indarrean sartu ondoren sortutako beharrak asetzeko asmoz hartu dutela erabakia adierazi du Udal Taldeak.
Era berean, Abel Azcona artistari ere areto honen eskaintza egitea erabaki dute azaroaren bukaeran egiteko asmo duen erakusketa bertan jartzeko.
Bestalde, poliziaren erakusketa ibiltaria dela eta Gobernu Delegazioak Udalaren aurka zabaldutako auzibidean Udala defendatuko duten abokatuak izendatu dituzte gaurko bilera honetan.