Iruñeak errefuxiatuak hartzeko hirien sarean parte hartuko du

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 3a, 08:32

Asiron alkatea Bartzelonara joanen da, sarearen inguruko xehetasunak lotzera.

Bartzelonako alkate Ada Colauk bultzaturiko aterpe-hirien sarean parte hartuko du Iruñeko Udalak, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez. Asironen arabera, “Iruñeak, ezinbestean, halako egoera batek eskatzen duen erantzuna emanen du”, eta “dagoeneko ekimenarekin bat egiteko erabaki politikoa hor dago”, eta erabaki hori “argi bezain irmoa da”. Iruñeko alkatea Bartzelonara joanen da datozen egunotan. “Han aterpe-hirien sarearen nondik norakoen xehetasunak ezagutu ahal izanen ditugu, prentsan irakurri dugunaz harago", aurreratu du.   

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!