Civivox zentroetan ekitaldi politiko, sindikal eta sozialak egin ahal izanen dira

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 2a, 11:24

Iruñeko Udaleko gobernu taldeak civivox aretoen eta Erraldoien Txokoaren erabilerarako irizpide berriak adostu ditu.

Orain arte ez bezala, aurrerantzean herritarrek, elkarteek, alderdiek eta sindikatuek aretook bilerak egiteko erabili ahal izanen dituzte.
Orain arte, civivoxetan irabazi asmorik gabeko taldeek antolaturiko kultur, gizarte edo hezkuntza ekitaldi irekiak egin zitezkeen soilik. Aurreantzean, horiek ez ezik, ekitaldi politiko zein sindikalak egin ahal izanen dira.
Hauteskunde kanpainetan, hautagaitzak aurkezten dituzten alderdi politikoek eta hautesle elkarteek lehentasuna izanen dute aretook erabiltzeko tenorean.
Udal gobernu taldearen akordioak gaineratzen du aretootan ezinen dela egin genero, arraza, ideologia edo sexu orientazioaren araberako bazterkeria eragiten duen ekitaldirik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!