Zea Mays, Katez eta Emon ariko dira Jai Gunean

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 13a, 10:43
Gora Iruñearen jai gunea jenez gainezka kontzertuetan. Argazkia:@gorairuñea

Arratsaldean Irrien Lagunak izanen dira Gora Iruñeko Runa parkean.

Haurrentzako programazio zabala izan dute Gora Iruñeak antolatutako Jai Gunean. Gaur ere hala izanen da. Eguerdian umeentzako tailerrak izanen dira eta arratsaldean Irrien Lagunak. Euren artean Porrotx pailazoa egonen da ikuskizunean.

13:00etan txalaparta emanaldia eskainiko du Hutsun taldeak.

Gauean izaten dira musika emanaldiak. 20:00etan hasita Katez, Zea Mays eta Emon taldeak izanen dira eskenatoki gainean. 01:30etatik aurrera Tirri&Tery DJa ariko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!