Azukre Beltzarana, aldaketaren sanferminak ospatzeko

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 3a, 12:41

Nafarroa Wow-ko lagunek bideoklip ikusgarria sortu dute, Euskalerria Irratiaren Sanferm!ntza saioa iragartzeko.

Azucar Moreno taldeak uztailaren 11n Gurutze plazan eginen duen kontzertuaren karietara, bikotearen kantarik ezagunena, Solo se vive una vez, euskarara ekarri dute Bakarrik bizitzen da behin bihurtzeko. Kantaren soinu grabazioa egin dute, eta bideoklipa Salazar ahizpen eta irratiko kideen irudiekin osatu dute. Bat, bi, hiru, prefosta!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!