Koloreaniztasuna sexu askapenaren egunean

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 29a, 09:07
Nafarroako Parlamentuan ostiralean egin zuten ekitaldia euren eskubideak defendatuz. Argazkia: @ainhoaznarEZ

Ortzadarraren koloreak izan ziren nagusi Iruñean egindako manifestazioan. "Bagara... Baditugu eskubideak" goiburuarekin lesbiana, gay, bisexual eta transexualen eskubideak aldarrikatu zituzten.

Harrotasunaren eguna izan zen atzokoa. Lesbiana, gay, bisexual eta transexualen eskubideak aldarrikatu zituzten ortzadarraren koloreak nagusi zituen bandera hartuta. "Bagara... baditugu eskubideak" goiburuarekin Iruñeko kaleetan barna zabaldu zuten euren mezua. Nafarroako Parlamentuan eta Iruñeko udalean ere ikus zitekeen kolore askotariko bandera zintzilik. Hain zuzen, manifestazioan izan ziren Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarez eta Iruñeko alkate Joseba Asiron. PSNko ordezkariak eta Izquierda-Ezkerrakoak ere izan ziren protestan.

"Gure eskubideak aldarrikatzeko gaude hemen", nabarmendu zuen Maider Lazkanok manifestazioaren bukaeran. Eskatu zuen era berean, "gizarte hobe bat lortzeko marko legala berritzea ezinbestekoa da".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!