Bihar, Iruñean kantuz aritzeko aukera

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 5a, 10:24

Iruñean kantuz ekimeneko kantuzaleak 12:00etan abiatuko dira Mercaderes karrikatik

Ekaineko lehen asteburua da gainean daukaguna, eta hilabeteko larunbat guztietan bezala, bihar, Iruñean kantuz ekimeneko partaideek karrikarik karrika abestuko dute Alde Zaharrean zehar. 12:00etan elkartuko dira, Mercaderes karrikan, eta handik Estafetarantz eginen dute. Eguraldi aparta iragarri dute: zerua oskarbi eta 25 bat gradu. Aitzakiarik gabeko giroa, kantuan aritzeko.

Iruñean kantuz euskaraz abestea maite duen orori zabalduriko ekimena da. 2005eko irailean jarri zuten abian. Bultzatzaileak izan ziren Kantuzaleen Elkartea, Muthiko alaiak peña, Orreaga Fundazioa, Karrikiri eta Euskaldunon Biltoki elkarteak eta Manexak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!