Eleberri beltz batean sinestezinak liratekeen pasadizoak eskaini dizkigu foru errealitateak azken urteotan: sobrea harresietako zirrikituan, dieta hirukoitzak kobratzeko ezkutuko sistema, 70 enpresari nafar Nafarroako Kutxako 20 helikopterotan Parisko zerua zeharkatzen. Lehendik ere bazituen foru errealitate horrek eleberri beltz batetik ateratakoak diruditen elementuak: Nafarroan botere ekonomiko, politiko eta mediatikoa pilatzen duten familiak; frankismoaren garaietako krimen odoltsuetan oinarrituriko dirutzak, enpresak, hedabideak…
Zein da beltzagoa, errealitatea ala fikzioa? Nafar politika ala Nafarroako literatura? Galdera horri erantzuten ahaleginduko dira gaur Jon Alonso idazlea; Joxerra Senar kazetaria eta Can. Eta hemen ez da ezer gertatu liburuaren egilea; Ivan Gimenez kazetaria, sindikalista eta El corralito foral liburuaren egilea; eta Patxi Urrutia Kontuz elkarteko kidea. Ostegunean izanen da, 19:00etan, Hizkuntza Eskola Ofizialaren Caldereria karrikako aretoan.