Maia alkatea eta Perez artzapezpikua salatu dituzte sinbologia frankista mantentzeagatik

Euskalerria Irratia 2015ko api. 28a, 08:30

Sainduen egunean Iruñean egindako omenaldia hilerrian. Argazkia: irunea.ehbildu.eus

Eduardo Ranz abokatuak aurkeztu du salaketa, memoria historikoaren legea urratzen ari direlakoan.

Eduardo Ranz abokatuak atzo jarri zien salaketa bana Iruñeko alkate Enrique Mayari eta Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain Francisco Perezi. Iruñean sinbologia frankista mantentzeagatik jarri die salaketa Ranzek eta eskaera bat ere egin du: kendu ditzatela frankismoa goratzen duten monumentu eta irudi guztiak.

Ranzek Madrilen du abokatu bulegoa. Espainiako zenbait hiriburutan jite bereko salaketak egin ditu. Iruñean hilerriko Erorien monumentuan dagoen gurutzea kentzeko eta Imaz Anaien kaleari izena aldatzeko eskaera egin du; ian ere, bere idurikoz bistan da "memoria historikoaren legearen aurkako sinboloak" direla.

Ranzek Iruñeko Auzitegian jarri ditu artzapezpikuaren eta alkatearen aurkako salaketak. Horretaz gain, Iruñeko Udalean eta Artzapezpikutzan idazki bana erregistratu du, salaketa horiek egin dituela jakinarazteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!