Ziudadelan taberna zabalduko dute eta udan terraza zerbitzua izanen du

Euskalerria Irratia 2015ko api. 15a, 09:34
Irudia: turismodepamplona.com

Armen aretoaren kanpoko aldean jarriko dute kiosko taberna, eta 100 metro koadroko terraza izanen du.

Armen aretoaren beheko solairua ere erabili ahal izanen dute bereziki abuztuan, Ziudadelarte egitarauko ekimenak egiten diren bitartean. Programazio kulturala eta musikala izanen dira abuztuan, eta jendetza hartzeko, tabernak leku gehiago izanen du.

Udalak esleipena egiteko baldintzak dagoeneko ezagutarazi ditu Nafarroako Kontratazioen Atarian. Aurreikusten dutenez, hamabi hilabeteko alokairu kontratua eskainiko dute, eta kontratu hori gehienez lau urtez luzatu ahal izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!