Maristen oruberako proiektua asteazkenean aztertuko du Hirigintza Alorreko Batzordeak

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 31a, 01:38
www.maristaspamplona.es

Gune komertzialak eta 314 etxebizitza aurrikusten ditu proiektuak. Horri bide emanen liokeen  Hirigintza Plan Orokorraren aldaketa proposamena aztertuko du Udalak.

Probintzia Iberiarraren Anaia Maristek aurkeztutako proiektua jarriko dute mahai gainean. Horren arabera gune komertzialak eta 314 etxebizitza, horietarik 70 babes ofizialekoak, altxatuko ziren Santa Maria la Real-Maristen ikastetxe zaharraren orubean.

Ikastetxea Sarrigurenera aldatu zen tokiz eta orain proposatzen dutena da eraikin berriak egitea babestua dagoen Victor Eusa arkitekto entzutetsuak eginikoaren aldamenean. Honetaz gain, zine aretoa zena, 'Salón Champagnat' deiturikoa, erabilera publikorako gunea izanen zen eta eliza auzorako auditorio bihurtuko zen.

Eraikin zaharra eraberritu eta haren ondoan 20 solairuko kristalezko etxebizitza-dorre bat egitea da Maristen asmoa.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!