Podemosek gaur argituko du Aranzadi sostengatuko duen

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 30a, 12:32

Podemosek arazoak izan ei zituen igandean bozketa telematikoarekin, eta 1.500 afiliatuek atzo ere izan zuten bozkatzerik internet bidez. Emaitza gaur eguerdian ezagutaraziko dute.

Podemos-Ahal Dugu-ko 1.500 afiliatuek bihar arratsaldera arte itxaron beharko dute jakiteko haien alderdiak zer eginen duen Iruñeko udal hauteskundeetan. Atzo abiatu zuten internet bidezko bozketa eta atzo bertan zen amaitzekoa, baina arazo teknikoak eduki ei dituzte, eta hori dela kausa gaur ere eman ahal izanen da botoa internet bidez. Emaitza bihar arratsaldeko lauetan ezagutaraziko dute.

Podemoseko afiliatuek bi aukeraren artean hauta dezakete. Lehena, Aranzadi hautesle elkartea sostengatzea. Bigarrena, Cambiar Pamplona alderdi instrumentalaren alde egitea eta Izquierda Ezkerraren eskutik aurkeztea.

Bestalde, Diario de Noticias egunkariak argitaratu duenez, Podemosen sostengua jasoko ez balu Aranzadik berdin segituko luke aurrera hauteskundeetara aurkeztera daraman bidean. Hiru mila berme behar ditu aurkeztu ahal izateko, eta horiek apirilaren batetik 20ra bildu nahi ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!