Iruñeko Udalak Saferminetako Su Artifizialen XVI Nazioarteko Lehiaketa deitu du

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 25a, 16:17
Irudia: pamplona.es

Suak kontratatzeko diru kopurua iazko bera da: 189.000 euro.

Uztailaren 6 eta 14 bitartean 9 bilduma erreko dira, urteoro bezala gaueko 11:00etatik aurrera, autobus geltoki berriaren paretik.

Zein ordenean arituko diren su-etxeak puntuazioaren arabera erabakiko da. Horrela, puntu gehien lortzen dutenak hasiko dira eguna aukeratzen eta gero, ordenean, beste guztiak.

Su-etxeak sartu ahal izan dira su-eremura aritu behar duten egunean bertan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera eta dena prest eduki beharko dute, beranduenez, iluntzeko 21:30etarako. Su-etxe bakoitzetik, gutxienez, bost langile etorriko dira eta dena garbitu eta bildu beharko dute goizaldeko 5:00ak baino lehen.  

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!