Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Goi tentsioari buruzko herri galdeketak

Euskalerria Irratia 2010-01-28 14:16  Iruñea

Estellerrian, goi tentsioko lineari buruzko herri galdeketak eginen dituzte igandean. Gasteiz eta Castejon arteko linearen aurkako plataformak antolatu ditu, bi herrialdeetako 28 herritan. Ekimena ez da loteslea. Edonola ere kaltetuak izanen diren herritarrei zuzenean hitza eman nahi dietela azpimarratu dute plataformako kideek. Plataformako kide Koldo Garciarekin mintzatu da Oihane Arangoa lankidea.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/goitentsioa.mp3]

Deskargatu

Berrehun hautetsik sinatutako mozio bat bidali zieten urrian Nafarroako eta Espainiako gobernuei egitasmoa bertan behera utz zezaten eskatuz. Ez diete erantzunik eman, eta orduz geroztik erakundeak isilik daude, betiere herri plataformak salatu duenez. Hasierako asmoa zen kaltetutako udalek eurek antolatzea galdeketak, baina Nafarroako Toki Administrazioen Departamentuak oharrarazi zien ezin zutela proiektua ez delako udal konpetentzia. Horregatik, azkenean plataforma bera izan da galdeketak antolatu dituena.

Irudia: Gisela Giardino

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa