Arratsalde.on 2012-05-28

Euskalerria Irratia 2001ko aza. 30a, 01:00

Martin Juanena kirol adituak asteburuak eman dituen emaitzak jaso eta kontatu ditu gurean, jarraian Anuskaren burutazioa izan dugu entzungai. Asteari begira tartean Maialen Huarte lankideak datozen egunek ekarriko dituzten agenda kontuak izan ditu hizpide, AXULAR aldizkaria izan da gure hurrengo mintzagaia, Patxi Telletxeak kontatu dizkigu bertan irakurtzen al ditugun hainbat kontu, Ramon Agirre izan da gure hurrengo gonbidatua, "xentimorik gabe" antzerki obra emanen dute biharkoan Burlatan eta bidenabar Cannesen sari nagusia jaso duen filmeari buruz galdetu diogu  "Amour" izeneko lanean parte hartu bait du Agirre berak. Sakanako ezgaituen elkartera jo dugu ondoren, Leire Rivasek eman digu taldearen berri. Bukatzeko GARA Egunkarira jo dugu, Martxelo Diaz kazetariak azken orduko albisteak bildu ditu gurean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!