Iritzia: Misiolariak eta nazioarteko ikasleak edo sekta batekin oporretan

Euskalerria Irratia 2001ko aza. 30a, 01:00

Izaro Arroita

Renon, Estatu Batuetan, joan zen astean izan genuen Spring Break edo udaberriko oporraldia, hango Aste Santuaren antzeko zerbait. Kotxerik gabe hemen inguruan mugitzea oso zaila denez, nazioarteko ikasleentzako antolatutako bidaia bat egin nuen. Lauzpabost egun Kalifornian hainbat herrialdetako jendearekin: Hego Korea, Txina, Japon, India, Iran, Estatu Batuak, Euskal Herria… Hizkuntza, erlijio eta kultura ezberdinak beraz furgoneta berean.

Hasieran unibertsitateak antolatutako bidaia bazirudien ere, berehala argitu zen kristau talde bat zegoela atzean: “Non-Denominational” edo kristau ez konfesionalak dira, gero jakin dudanez. Okerrena ez zen 50eko hamarkadako pelikula batean egoteko sentsazioa. Hainbat detaile nekagarri alde batera utzita, okerrena zen misioan ari zirela argi eta garbi, ikasle atzerritarrak bereganatu nahian, egiazko eta gezurrezko Jainkoak kontrajarriaz.

Haien webgunean diotenez, Jainkoak (egiazkoak noski) ehunka ikasle ekartzen ditu 60 bat herrialdetatik Renoko unibertsitatera, eta beraz leku estrategikoa da Ebanjelioa zabaltzeko. Okerrena da joko zikina darabiltela jendea engainatzen saiatzeko, besteekiko inolako begirunerik gabe: “Idatzi lasai lan bila bazabiltzate, jende asko ezagutzen dut” eta abar.

Gai nagusi bat ere jarri zuten, bidaiaren ardatz: success, arrakasta. Zorionez, aniztasunak “kutsadura” eta sabotajerako aukera ematen du. Eta kontuari seriotasun pixka bat kenduaz, “arrakasta” bere hizkuntzan nola esaten den erakusten saiatu zen gutako bakoitza. “Seiko” japonieraz edota “Yesh!” hindiz, oker ez banago.

Beste edozein izan zitekeen, baina auskalo zergatik, euskarazko hitzak izan zuen arrakasta gehien. R-arengatik edo aho korapiloa iruditzen zitzaielako, behar bada. Txinatarra ia ito egiten zen saiatzen zen bakoitzean, motorra arrankatzen ariko balitz bezala: “Adra-adra-adra-adra-adrrrakastaa!!”. Japoniarra berriz L-an trabatzen zen: “Alalakasta”.

Nork bere azentuaz, doinu ezberdinez, “arrakasta!” oihukatzen genuen taldeko argazkia ateratzean, “cheese!” esan beharrean. Zorionez, esan bezala, aniztasunak eta umoreak sabotajerako bidea ematen dute, eta zorte pixka batekin, misiolariek ez dute “alalakastarik” izango 

Renon, Estatu Batuetan, joan zen astean izan genuen Spring Break edo udaberriko oporraldia, hango Aste Santuaren antzeko zerbait. Kotxerik gabe hemen inguruan mugitzea oso zaila denez, nazioarteko ikasleentzako antolatutako bidaia bat egin nuen. Lauzpabost egun Kalifornian hainbat herrialdetako jendearekin: Hego Korea, Txina, Japon, India, Iran, Estatu Batuak, Euskal Herria… Hizkuntza, erlijio eta kultura ezberdinak beraz furgoneta berean.

Hasieran unibertsitateak antolatutako bidaia bazirudien ere, berehala argitu zen kristau talde bat zegoela atzean: “Non-Denominational” edo kristau ez konfesionalak dira, gero jakin dudanez. Okerrena ez zen 50eko hamarkadako pelikula batean egoteko sentsazioa. Hainbat detaile nekagarri alde batera utzita, okerrena zen misioan ari zirela argi eta garbi, ikasle atzerritarrak bereganatu nahian, egiazko eta gezurrezko Jainkoak kontrajarriaz.

Haien webgunean diotenez, Jainkoak (egiazkoak noski) ehunka ikasle ekartzen ditu 60 bat herrialdetatik Renoko unibertsitatera, eta beraz leku estrategikoa da Ebanjelioa zabaltzeko. Okerrena da joko zikina darabiltela jendea engainatzen saiatzeko, besteekiko inolako begirunerik gabe: “Idatzi lasai lan bila bazabiltzate, jende asko ezagutzen dut” eta abar.

Gai nagusi bat ere jarri zuten, bidaiaren ardatz: success, arrakasta. Zorionez, aniztasunak “kutsadura” eta sabotajerako aukera ematen du. Eta kontuari seriotasun pixka bat kenduaz, “arrakasta” bere hizkuntzan nola esaten den erakusten saiatu zen gutako bakoitza. “Seiko” japonieraz edota “Yesh!” hindiz, oker ez banago.

Beste edozein izan zitekeen, baina auskalo zergatik, euskarazko hitzak izan zuen arrakasta gehien. R-arengatik edo aho korapiloa iruditzen zitzaielako, behar bada. Txinatarra ia ito egiten zen saiatzen zen bakoitzean, motorra arrankatzen ariko balitz bezala: “Adra-adra-adra-adra-adrrrakastaa!!”. Japoniarra berriz L-an trabatzen zen: “Alalakasta”.

Nork bere azentuaz, doinu ezberdinez, “arrakasta!” oihukatzen genuen taldeko argazkia ateratzean, “cheese!” esan beharrean. Zorionez, esan bezala, aniztasunak eta umoreak sabotajerako bidea ematen dute, eta zorte pixka batekin, misiolariek ez dute “alalakastarik” izango.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2011/03/izaro-misiolariak.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!