Atarrabiako ‘Gazteak ingurunearekin konprometituta’ proiektua saritu dute

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko aza. 23a, 10:16

Atarrabiako Udalak Ingurumeneko CONAMA Kongresuan bigarren saria lortu du.

Udalerri Txiki eta Ertainen Iraunkortasuna atalean saria lortu du Atarrabiako Udalak bultzatutako Gazteria ingurunearekin eta klimarekin konprometituta proiektuagatik. Mikel Baztan ingurugiro teknikari eta aholkulariak sustatu du egitasmoa.

Aldaketa asko eragin ditu aurten Atarrabian. Ezkaba mendian, esaterako, hazi tailerra egin dute, mendia garbitzeko auzolanak egin dituzte eta Natura Ezkaba auzolandegia sortu dute. Ultzama ibaia garbitzeko lanak bultzatu dituzte.

Santo Domingo plaza ere egokitu dute, eta parte-hartze prozesuak garatu dituzte Atarrabiako Pedro institutuan eta Atargi ikastetxean.

Argazkia: Atarrabiako Pedro institutua

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!