Kuartolegua jaialdiak musikaz beteko du Zizur Nagusia

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 9a, 11:02

Gaurtik igandera bitarte ospatuko du Zizur Nagusiak bigarren Kuartolegua Fest. Bost talde nafar igoko dira Erreniega Parkeko oholtzara.

Doako jaialdia antolatu du bigarrenez Zizur Nagusiko Udaleko Kultura Zerbitzuak, Imaginescene ekoizpen enpresarekin lankidetzan eta Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta. Kultur Etxearen Plazan izango da hitzordua eta bost talde nafarrek osatutako kartela izango du, gaurtik igandera bitarte. Gaur 21:00etan La Mala Pekora taldeak irekiko du jaialdia. Larunbatean, irailaren 10ean, gauez izango da hitzordu bikoitza. Lemon y Tal taldea 20:30ean ariko da eta Beietz! 21:30ean.

Jaialdiaren amaiera irailak 11 igandean izango da, beste hitzordu bikoitz batekin, goizez eta arratsaldez oraingoan. 12:30ean Chelsea Hotel eta 18:00etan The Trikiteens.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!