Iruñerriko euskaldunon agerkaria

Zazpi herrialde, hamaika egun, 2.557 km eta milaka zoro zoragarri batu ditu 20. Korrikak

Euskalerria Irratia 2017-04-10 08:51   Euskara  Nafarroa

>Jendetzak egin dio harrera euskararen aldeko lasterketaren amaierari. 
>Joseba Sarrionandiak idatzitako mezua zeraman lekukoak: "Konturatzen zara goizetan ohetik jaikitzean ezti tanta gozo bat bezala senti dezakezula ezpainetan?"

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Korrika igandean amaituko da Foruen Monumentuaren ondoan

Euskalerria Irratia 2017-04-05 21:44   Euskara  Iruñea

Korrika igandean amaituko da Foruen Monumentuaren ondoan

12:30ean lekukoari ongi etorria eginen zaio. Ondoren festa piztuko da Alde Zahar osoan. Iruñerriko ordutegiak eta festaren egitaraua eman dute ezagutzera. 

Euskarak batuta erakundeetako ordezkariak eta euskalgintzakoak, Korrika

Euskalerria Irratia 2017-04-05 08:20   Euskara  Nafarroa

Erakundeen aldetik Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako sailburua, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko kontseilaria, Mathieu Berge EPPko presidentea, eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Euskalgintzaren ordezkari, Paul Bilbao Kontseilukoa, Jasone Mendizabal Topagunekoa, eta euskalgintzako erakunde andana.

Korrikak Nafarroa zeharkatu du gauez

Euskalerria Irratia 2017-04-04 14:32   Euskara  Nafarroa

> Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuk hartu du lekukoa Madotzen, Lekunberrira bidean. 

Korrika Izpegitik arratsaldean sartu eta goizaldean Gipuzkoara pasako da

Euskalerria Irratia 2017-04-04 07:59   Euskara  Nafarroa

Korrika Izpegitik arratsaldean sartu eta goizaldean Gipuzkoara pasako da

Hauxe da datozen orduotako ibilbidea: Doneztebe 20:54, Zubieta 21:45, Orokieta 23:58, Jauntsarats 1:34, Irurtzun 3:14, Lekunberri 5:01ean.

Korrika Baztanen

Euskalerria Irratia 2017-04-03 19:51  Nafarroa

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Zuberoatik Nafarroara itzuliko da lekukoa

Euskalerria Irratia 2017-04-03 07:55   Gizartea  Nafarroa

953. kilometroan, Nafarroa Garaian sartuko da berriro Korrika, arratsaldeko 17:30ak aldera, Izpegiko lepotik.

Nafarroak estreinatu du 20. Korrika

Euskalerria Irratia 2017-03-31 12:50   Euskara  Nafarroa

>Igandera arte Nafarroan barrena ariko dira euskararen alde pausoka-pausoka Korrikan. 

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Lizarra zeharkatzen ari da Korrika

Euskalerria Irratia 2017-03-31 09:25   Euskara  Nafarroa

Nafarroan sartu da goizaldean. Erriberan izanen dira euskararen alde Korrika. 

Nafarroan da Korrika

Euskalerria Irratia 2017-03-31 07:58   Euskara  Nafarroa

Nafarroan da Korrika

Azedotik sartuta iritsi da Korrika Nafarroara, eta D ereduko hurrengo ikasleek eraman dute lekukoa, datorren ikasturtean D eredua zabalduko baitute herrian.